domingo, 28 de febrero de 2010

*Eguzkilore*


Trumoi hirugarren mendeko ehiztari euskaldun bat zen. 17 urte zeuzkan eta Gorri izeneko zaldi bat zuen. Arditurriko meatzeetatik hurbil eta Puiako Maiaren kataxulo gertu bizi zen. Egunero, bere lagunekin, Luberri eta Sembe, erbiak ehiztatzera joaten zen, elikatzeko. Trumoik bizilagun erromatar bat zeukan, Klaudio, eta haien artean gaizki eramaten ziren.
Egun batean gau festa bat egin zen. Tribu asko elkartu ziren eta tribu horietako batean, 16 urteko neska bat zegoen, Eguzkilore. Trumoi Eguzkilore ikustean maitemindu zen eta biok lagunak egin ziren. Trumoi konturatu zen Eguzkilore Klaudiori buruz asko hitz egiten zuela, baina hori ez zitzaion ezer axola, gerago, musu bat eman zutelako. Bera oso pozik jarri zen.
Hainbat egun pasa eta gero, Trumoi enteratzen da Klaudio Eguzkilorez maiteminduta zegoela ere bai. Biok apustu bat egin zuten eta irabazten zuena Eguzkilorerekin joango zen. Apostua kataxulora sartzea eta urre zati bat ateratzea zen.
Azkenean, Eguzkilore ez zen inorekin geratu zeren Klaudio kataxulotik atera zen baina negar egiten beste leku batera joan zen eta Trumoi ez zen atera.

1 comentario: