domingo, 28 de febrero de 2010

*Eguzkilore*


Trumoi hirugarren mendeko ehiztari euskaldun bat zen. 17 urte zeuzkan eta Gorri izeneko zaldi bat zuen. Arditurriko meatzeetatik hurbil eta Puiako Maiaren kataxulo gertu bizi zen. Egunero, bere lagunekin, Luberri eta Sembe, erbiak ehiztatzera joaten zen, elikatzeko. Trumoik bizilagun erromatar bat zeukan, Klaudio, eta haien artean gaizki eramaten ziren.
Egun batean gau festa bat egin zen. Tribu asko elkartu ziren eta tribu horietako batean, 16 urteko neska bat zegoen, Eguzkilore. Trumoi Eguzkilore ikustean maitemindu zen eta biok lagunak egin ziren. Trumoi konturatu zen Eguzkilore Klaudiori buruz asko hitz egiten zuela, baina hori ez zitzaion ezer axola, gerago, musu bat eman zutelako. Bera oso pozik jarri zen.
Hainbat egun pasa eta gero, Trumoi enteratzen da Klaudio Eguzkilorez maiteminduta zegoela ere bai. Biok apustu bat egin zuten eta irabazten zuena Eguzkilorerekin joango zen. Apostua kataxulora sartzea eta urre zati bat ateratzea zen.
Azkenean, Eguzkilore ez zen inorekin geratu zeren Klaudio kataxulotik atera zen baina negar egiten beste leku batera joan zen eta Trumoi ez zen atera.

sábado, 27 de febrero de 2010

Pena merezi du europarra izatea

Munduko mapa batean, Europa izena zuen kontinente bateko hainbat herrialde, haien artean diskutitzen zuten. Herrialdeak Espainia, Ingalaterra, Frantzia, Italia eta Grezia ziren. Bakoitzak bere herrialdea hoberena zela pentsatzen zuen.
-Nire herrialdea zurea baino askoz hobeagoa da, gazta hain ona ez duzue egiten eta gainera, Torre eiffel-a daukagu -esan zuen Frantzia.
-Bai, baina zuek partenoia ez daukazue, gainera, janari hoberena ez da garrantzitsuena, baizik eta jendearen adikortasuna –Greziak erantzun zion.
-Partenoia? Ba nik Big Ben-a daukat, bere erlojuarekin –Ingalaterrak esan zuen.
-Nire herrialdeko janaria oso ona da eta jende asko joaten den bisitatzera leku bat daukagu, Alhambra –erantzun zuen Espainiak.
-Ez gazta, ezta Espainiako janaria nire herrialdeko pasta hoberena da eta Vatikanoan Aita Santua daukagu –esan zuen Italiak.
Horrela denbora asko pasa zuten, baina Espainia, herrialde europarrak, beste kontinente batzuekin konparatuz onak zirela konturatu zen.
Azkenean, diskutitzeari utzi zioten eta Espainia esan zuenarekin ados jarri ziren. Beste herrialde batzuk txiroak ziren eta ez ziren Europako herrialdeak bezain onak.

miércoles, 24 de febrero de 2010

Nire eskua zurean


Xabier 16 urteko mutil bat zen. Bere aita hil zitzaion,beraz bere amarekin etxe normal batean bizi zen. Bere amak mutil-lagun bat zuen,Karlos izenekoa.
Xabierrek amaren mutil-lagunari ez zuenez onartzen,etxetik ihes egitea erabaki zuen, borda batera. Baina hori ez zen erraza,amari gezurra esa behar zion eta. Borda mendian zegoen eta bere lagun onenaren,Antton,eta beraren leku sekretua zen.
Xabier oso triste zegoen, bere ama preokupatuta zegoela pentsatzen zuen.
Azkenean, bordan geratu zen eta ez zen etxera bueltatu.