lunes, 19 de octubre de 2015

viernes, 28 de mayo de 2010

martes, 18 de mayo de 2010

Lanaren errekonpentsa

Arratsaldetan
pasatu nituen
zure entrenamenduak
tapizean
utzi nuen
nire ahalegina
etxean
ahaztu nituen
zoritxarrak
txapelketetan
jarri nuen
kontzentrazioa
eta podium-ean
lortu nuen
poztasuna

lunes, 19 de abril de 2010

Argudiozko testua

Larruen erabilera
Gaur egun,larruzko berokiak erostea edo erabiltzea posible da animalien heriotzari eta sufrimenduari esker.
Larruzko berokiak egiterakoan,animalien heriotzak sortzen dira,horrela, animali asko desagertzen ari dira edo desgertuko dira(koala,lehoia...adibidez). Hori kontuan hartuta, beharrezko ez den sufrimendua egiten dute,hau da,animaliak hiltzeko eta haiek sufritzeko metodo desberdinak erabiltzen dute. Hondakinak sortzen dira ere animali hildakoen gorpuekin eta beharrezko ez den luxu bat da zeren beste leku batzuekin konparatuz, Espainia ez da klima txarreko herrialdea.
Nire ustez,bero berdina ematen duten beste beroki batzuk eros daitezke, merkeagoak eta animaliak hil gabe.

sábado, 6 de marzo de 2010

Antton Kazabon

Antton Kazabon Amigorena (Oiartzun, Gipuzkoa, 1954ko ekainaren 25a - ) euskal idazlea da. Irakasle-ikasketak egin zituen eta herriko Haurtzaro ikastolan lanean hasi zen. Gipuzkoako Ikastolen Elkartean ere egin du lan `Bertsolaritza ikastetxeetan` izeneko proiektuan. Geroztik, genero gehienak landu ditu oiartzuarrak: narrazioa, poemak, bertsoak... Guztira 44 liburu kaleratu ditu orain arte, gehienak haur- eta gazte-literaturakoak.

miércoles, 3 de marzo de 2010

Pertsonaiak

Trumoi
Besteekiko erlazio mota: protagonista da eta 17 urte ditu
Ezaugarriak: berekoia, bakartia eta ausarta
Pasadizoak: Kataxulora urre bila joan nahi zuenean, baina bere aitak ez zion uzten, lagunekin ez zegoenean bakarrik egon nahi zuen...
Orrialdea: 9., 11., 12., 40. eta 41.
Aita
Besteekiko erlazio mota: Trumoiren aita
Ezaugarriak: ona
Pasadizoak: Trumoiri esan zionean kataxulora ez joatea, oso arriskutsua zelako
Orrialdea: 18. eta 19.
Sembe eta Luberri
Besteekiko erlazio mota: Trumoiren lagunak
Ezaugarriak: atseginak
Pasadizoak: jendeari oso ondo tratatzen zutenean
Orrialdeak: 30. 31. eta 95.
Klaudio
Besteekiko erlazio motak: Trumoiren bizilaguna
Ezaugarriak: ausarta
Pasadizoak: hartz baten kontra borrokatu behar zuenean
Orrialdeak: 66. eta 67.
Eguzkilore
Besteekiko erlazio motak: Trumoiren laguna
Ezaugarriak: berritsua eta maiteminduta zegoen.
Pasadizoak: gau festan beti hitz egiten zegoenean eta Trumoi eta Klaudiorekin meiteminduta zegoenean.
Orrialdeak: 35. 36, eta 58.

domingo, 28 de febrero de 2010

*Eguzkilore*


Trumoi hirugarren mendeko ehiztari euskaldun bat zen. 17 urte zeuzkan eta Gorri izeneko zaldi bat zuen. Arditurriko meatzeetatik hurbil eta Puiako Maiaren kataxulo gertu bizi zen. Egunero, bere lagunekin, Luberri eta Sembe, erbiak ehiztatzera joaten zen, elikatzeko. Trumoik bizilagun erromatar bat zeukan, Klaudio, eta haien artean gaizki eramaten ziren.
Egun batean gau festa bat egin zen. Tribu asko elkartu ziren eta tribu horietako batean, 16 urteko neska bat zegoen, Eguzkilore. Trumoi Eguzkilore ikustean maitemindu zen eta biok lagunak egin ziren. Trumoi konturatu zen Eguzkilore Klaudiori buruz asko hitz egiten zuela, baina hori ez zitzaion ezer axola, gerago, musu bat eman zutelako. Bera oso pozik jarri zen.
Hainbat egun pasa eta gero, Trumoi enteratzen da Klaudio Eguzkilorez maiteminduta zegoela ere bai. Biok apustu bat egin zuten eta irabazten zuena Eguzkilorerekin joango zen. Apostua kataxulora sartzea eta urre zati bat ateratzea zen.
Azkenean, Eguzkilore ez zen inorekin geratu zeren Klaudio kataxulotik atera zen baina negar egiten beste leku batera joan zen eta Trumoi ez zen atera.